Xiberotar dantzak oro printzipioko püntü segidaz eginik dira. Pütü horik aski güti dira, doi-doia hamar bat nonbait, eta xüxen, ohidürak galtatzen düan manerala eman behar düe.
1962an sortü den Etxahun alkartearen eginbeharretarik da Xiberoko kantari eta dantzarien trebatzea. Dantza ikasgia adibide hon bat ikusteko alkartea ontsa joaiten dela, berrogei bat haur beitira, maila ezberdinetako 4 taldetan eta hogei bat Aintzindari ere bai.